Link castellano

2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

Tristan uharteko itsasargia

Tristan uharteko itsasargia Douarnenezeko portuaren sarreran dago, Bretainian, Frantzian (48° 06′ 08″ N, 4° 20′ 15″ W). Milaka eta milaka urtez, ur geza izan da lur zati horretan, eta, hortaz, baita gizakiak ere. Priorerria, gordelekua eta gotorlekua izan zen, eta, XIX. mendearen erdialdean, sardina kontserbagile eta Douarnenezeko alkate Gustave de Pennarosen esku geratu zen.

1854an, Itsasargiko Zerbitzuak uhartean itsasargi bat eraikitzea erabaki zuen, baina jabe berriak ez zuen begi onez ikusi proiektua, eta irmo aurre egin zion. Uharteko biztanleek buru egin, eta eraikuntza lanetarako harriak zeramatzaten itsasontziei ez zieten utzi porturatzen, baina, azkenean, hiru urte geroago, 1857an, itsasargia inauguratu zen.

Azken gerratean, Tristan uharteko itsasargia eta, zoritxarrez, beste asko ustez guardia frantsesak zaindu behar zituzten itsasgizonen arduragabekeriaren biktima izan ziren: ohikoa zen optika ezohiko abiaduran biraraztea, baita arropa lanparan lehortzea eta eskaileretan pixa egitea ere.

Dorre gris txikiak zerrenda zuri bat eta kupula beltza ditu, eta 9,5 metro garai da. Argiaren sektore zuriek 13 miliako helmena dute, eta gorriek, 10 miliakoa, eta itsasargiak hiru distira gorri eta zuri egiten ditu, 12 segundoan.


Faro de la isla Tristán uharteko itsasargia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina