Link castellano

2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Garruchako Itsasargia

Itsasargi honen historia Villaricos-ekoarekin oso lotuta dago, haren ondorengoa baita honako hau. Hura kendu zutenean eta Garrucha herria aukeratu zutenean kokapen berria izateko, lehenik instalazio probisional bat egin zen Jesus Nazareno gazteluan muntatuz, eta 1880ko azaroaren 1ean piztu zen.

Gaztelutik 29 metrora kokatuta, itsasargi berria 1881eko azaroaren 28an piztu zen lehen aldiz, aurrekoak zeukan aparatu, linterna, ezaugarri eta indar berberarekin. Lanpara bat zeukan, erregai gisa parafina erabiltzen zuena, nahiz eta gero petrolioa erabiliko zuen.

1919ko apirilaren 14ko agindu bat eman zelarik, modernizatzeko eta ezaugarriak aldatzeko prozesu bat hasi zen eta era horretan 15 segundoz behin 4 distirako multzotan argia egingo zuen. Linterna zilindriko bat, zutabe helikoidalekoa, muntatu zen fundizioko dorrearekin, barne aldetik kaobaz estalia eta pantaila birakariekin. Horrez gainera, elektrifikatu egin zen eta berrikuntza hori 1925eko urtarrilaren 20an estreinatu zen.

1974ko urriaren 30ean basamentu finko bat jarri zen eta horri gas erreserbadun ekipo elektriko bat akoplatu zitzaion, eta optikoaren ordez horizonteko danbor dioptriko bat ipini zen.

Eraikina kubikoa eta sinplea da. Solairu bakarrekoa eta teilatu planoa du eta dorre zilindriko bat dauka atze aldeko fatxadan erdi-sartua eta gainera horri gero beste eraikin txiki bat erantsi zaio, ordezko teknikariaren etxebizitza izateko.

Optika 19 metroko altueran kokatuta dago, 13 itsas miliatara iristen da eta argi zuria egiten du.

Herriaren irteeran dago, Almeriako norabidean, errepidetik gertu eta Jesus Nazareno gaztelu ondoan egotean ez dago inola ere nahasterik (37º 10.404' N - 001º 49.438' W).


Faro de Garrucha-ko Itsasargia


2019(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Lurralde berri bat

Gure Elkarteak aukera izan du Almeriako Portuetako Agintaritzak probintzia horretako itsasertz osoan kudeatzen dituen itsasargiak bisitatzeko, argi-seinaleen dorreetan argazkiak egiteko asmoz.

Nabigazioan laguntzeko sistemetako teknikariek eta Portuko Agintaritzako langileek lagunduta, Garrucha, Mesa Roldán, La Polacra, Cabo de Gata, Almería, San Telmo, Sabinal, Punta de Baños eta Adrako itsasargiak, Roquetas de Mar-eko itsasargiaz gainera, bisitatzeko plazera izan dugu.

Jasotako harreragatik esker oneko hitzak baino ez dauzkagu eta laster berriz elkartzeko esperantzarekin geratzen gara.

Argazkietan jasotako irudien selekzio batekin post berri batzuk hasiko ditugu itsasargietako bakoitzaren daturik garrantzitsuenak emanez.

Hasteko, gure diruzainari Onda Cero kateko "Más de Uno Almería" irrati saioan egin zioten elkarrizketa uzten dizuegu.




2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

2019(e)ko irailaren 6(a), ostirala

2019(e)ko irailaren 1(a), igandea

"Faros Mar Cantábrico" liburuaren aurkezpena

Udara bukaeran ekintza berri batekin gatoz: “Faros Mar Cantábrico” liburuaren aurkezpenarekin, hain zuzen ere. Irungo Palmera Montero Gunean, irailaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan izango da.

“Faros Mar Cantábrico” gaur egun Kantauri itsasoko itsasertza argitzen duten 42 itsasargien aukera fotografiko bat da. Hain zuzen ere, Euskal Herria, Kantabria, Asturias eta Galizia bustitzen ditu Kantauri itsasoak, 800 bat kilometroko kosta labartsuan.

Ibilaldi bat Kantauriko faro bakoitzean barrena, ekialdetik mendebaldera: faro bakoitzaren ezaugarri arkitektonikoak, faro bakoitzaren inguruko paisaia propioa eta, gainera, gaur egun martxan ez dauden bi faro eta bi itsas baliza berezi.

Biarrizko itsasargian hasten da seriea, horixe baita Kantauriko lehenengoa ekialdetik hasita, eta Estaca de Baresekoan bukatzen da, Kantauri itsasoa eta Atlantikoa mendebaldean elkartzen diren puntuan. Irudi iradokitzaileen errezital bat, non faroa den protagonista nagusia baina non aktore sekundarioek ere (itsasoak, zeruak, kostaldeak) funtsezko eginkizuna betetzen duten eta faroaren egitura funtzionala beste maila batera daramaten beren izaera sinbolikoa dela medio, zeinak aura berezia ematen dien.

“Faros Mar Cantábrico” Félix González Muñiz nautikan espezializatutako argazkilariaren bigarren liburua da, Kantauri itsasoko zentinelak ekartzen dizkiguna eta, aldi berean, itsasertzaren edertasun handia erakusten diguna, bertan baitaude kokatuta eraikuntza enblematiko hauek.

Félix González Muñizek 30 urte baino gehiago darama argazkilaritzako profesional lanetan, argazkilaritza nautikoaren esparruan bereziki, itsasoarekin eta itsas ingurunearekin lotuta eta konprometituta, eta oso-oso curriculum luzea du itsas gaietan.

Nautika munduan espezializatutako aldizkarientzat Kantauri itsasoko eta Ozeano Atlantikoko itsasertzaren gehiengoa fotografiatu du, baita bertako kaiak, hondartzak, etab. Espainiako belaontzi estropada nagusien berri eman du. Nazioartean, berriz, Southamptonen hasi zen, 1989an, “Whitbread Round the World Race” txapelketa prestigiotsuaren irteeran.

Espainiako eta nazioarteko klub nautiko, bela federazio eta proiektu nautikoentzat lan egin du, eta hamaika estropada eta ekitaldi nautikotako argazkilaria izan da.

Espainiako argazkilaritza sariketetan, hainbat sari eman dizkiote bere obrari, eta bilduma publiko zein pribatuen parte bihurtu da. Era berean, protagonista nagusitzat itsasoa zuten zenbait erakusketa egin ditu.




2019(e)ko abuztuaren 11(a), igandea

2019(e)ko uztailaren 29(a), astelehena

Itsasargi batean ateratako argazkirik onenaren bila gabiltza!

Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin … zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi bat atera dadila.

Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu irailaren 1 arte.

Jasotzen ditugun argazki guztien artean Elkarteko produktuen lote bat zozkatuko dugu.



2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

Haurren marrazki lehiaketa

Larunbat honetan, ekainak 8, arratsaldeko 17:00 eta 18:00 bitartean, Irungo Alberto Anguera enparantzan, haurren marrazki lehiaketa izango dugu.

Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak

Umeek bere margoak, akuarelak, argizari-margoak, arkatzak... erabili ahal izango dituzte.

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da.



2019(e)ko apirilaren 7(a), igandea

2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Begiak ikusten ez duena

Kosta aldean aurkitzen dugun eraikuntzarik politenetako bat, zalantzarik gabe, itsasargia da. Kulturalki balio handiko tokiak dira eta altuera batetik gure geografiako panoramikarik zoragarrienak ikusteko aukera ematen digute.

Zoritxarrez, kasurik gehienetan ezin dugu haietan sartu eta han ikus daitekeen guztiaz disfrutatu ezinik aurkitzen gara.

Guk itsasargien barnera egindako hainbat bisitetan hartu ditugun argazki batzuk erakutsi nahi ditugu. Hori dela eta, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du "begiak ikusten ez duena" izenburupean.

Erakusketa 2019ko apirilaren 9tik 13ra bitartean egongo da zabalik Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretoan (Colon ibilbidea, 13) arratsaldeko 18:00 eta 20:30 bitartean, eta sarrera doan da.