Link castellano

2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea

Itsasargiak txokolatezko itsaso batean

Marinelen gauak gidatzen dituen argi hori, itsasoa noraino iristen den eta itsas zabalean bidaiatu ondoren ontzia lotu eta zapalduko duten lurra non hasten den adierazten duen keinada hori. Itsasargi batek transmititzen duen kontzeptua ideia erromantikoa eta liluragarria da, hainbeste, badela pasio handiz ikertu eta bisitatzen duenik ere. Eta bisita horietatik sortu da erakusketa hau egiteko asmoa.

Euskadi, Galizia eta Bretainia frantziarretako itsasargietara eginiko bisita ugarietan hartu ditugun argazkietako batzuk erakutsi nahi ditugu. Hori dela eta, gure Elkarteak argazki erakusketa goxo bat antolatu du.

Erakusketa ikusgai dago eta uda osoan egongo da Donostiako Maitiana txokolate dendan (PeƱaflorida kalea, 6).

Zatoz eta gozatu argazki hauetaz giro berezi batean.