Link castellano

2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Jai zoriontsuak eta urte berri on

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak detaile honen bidez zoriondu nahi zaituztete egun berezi hauetan.




2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

La Plata itsasargia

Pasaiako portuko bokalearen mendebaldean (43º20´10’’N - 001º56´00’’W), Ulia gainean, La Plata itsasargia kokatzen da. Gipuzkoako lehenengoa eta Euskadiko bigarrena den portuko sarrera seinaleztatzeko diseinatu zen.

Itsasargiaren izenari dagokionez bi bertsio daude. Lehenaren arabera, inguruko meategietatik ateratako zilarra portu honetatik ateratzen zelako dauka izen hori, eta beste bertsioaren arabera, itsasargia kokatzen den tokiko hormek, eguzkiak jotzen dienean, egiten duten distiragatik omen du izen hori.

Hiru fatxada besterik ez du (laugarrena mendia bera da) eta eraikin honek gotor itxura dauka, almenak dituelako.

1855ean eraiki zuen Francisco Lafargak harlangaitzez. Zokaloak, leihoen profilak eta ateak hareharriz eginak dira. Fatxada nagusiaren alboetan, bi dorre zilindrikoen bitartez errematea ematen dio eraikinari.

Eraikinaren harkaitzean landutako terrazan itsasargia duen dorrea goratzen da eta hauxe da itsasotik ikusten den bakarra. Itsas mailatik 153 metrora dago fokuaren planoa.

Optika mota kataoptrikoa da. Argia distira zuriko multzoetan egiten du lau segundoan behin, eta 13 itsas miliatara iristen da.




2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

Senokozulua itsasargia

Pasaiako portuan (43º19´90’’N - 001º55´60’’W) kokatzen den Senokozulua itsasargia eraikitzeko proiektua, 1904an egin zuen Joaquin Arguedas ingeniariak eta 35639 pezetako aurrekontua eduki zuen.

Zokaloa, erlaitzak eta janbak hareharri-landuak dira, fatxadaren gainontzekoa harlangaitzezkoa den bitartean. Itsasargia kokatzen deneko dorrea ere harlanduzkoa da.

Kupula, kupuliñoa, tximistorratza, haize-arrosa eta haize-orratza ditu.

Linternatik kanpora bi pantaila daude eta hauen helburua zera da, koloretako sektoreak zuriarekin ez nahastea.

Baliza honen foku-planoaren altuera 52 metrokoa da. Optika mota norabideko argiarena da, sektore gorri, zuri eta berdeekin, eta 6, 7 eta 6 itsas miliako tartea harrapatzen dute hurrenez hurren. Argiak hamabi segundoan behin distira multzoa egiten du.