Link castellano

2022(e)ko urriaren 1(a), larunbata

2022ko haurrentzako marrazki lehiaketako irabazleak

Baditugu 2022ko marrazki lehiaketako hiru irabazleak!

- A kategorian: Elaia Zarco (5 urte).



 - B kategorian: Irene Sáez (8 urte).



- C kategorian: Oier Lekuona (11 urte).



Zorionak irabazle guztiei!

Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Benetako artistak zarete. 




2022(e)ko irailaren 24(a), larunbata

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2022)

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Datorren larunbatean, urriak 1, 11:00etan, Irungo Alberto Anguera enparantzan izango da.

Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da.




2022(e)ko irailaren 15(a), osteguna

#farodeverano2022-ko irabazleak

Baditugu #farodeverano2022 lehiaketako hiru irabazleak!

Zorionak May Susaño, Fani Quijano eta Fernando Bautistari!

Ederrak zuen argazkiak Azores, Menorca e Irlandan, hurrenez hurren.

Aurki jarriko gara zuekin harremanetan, eta itsasargien kontuak jasotzen dituzten opari bana jasoko duzue.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.






2022(e)ko uztailaren 27(a), asteazkena

#farodeverano2022

Beste uda batez, eta laugarren urtez jarraian, #farodeverano argazki lehiaketa aurkezten dugu gure Elkartetik.

Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin … zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi batean egon eta argazkian atera behar zarete.

Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu edo sare sozialetara igo eta gu izendatu (@faroseuskadi) #farodeverano2022 hashtag-a idatziz, irailaren 4 arte.

Jasotzen ditugun argazki guztien artean itsasargien kontuak jasotzen dituzten 3 opari zozkatuko ditugu.




2022(e)ko uztailaren 18(a), astelehena

262968 ordu Mariorekin

Euskadiko eta Andaluziako Itsasargien Lagunen Elkarteek omenaldia egin diogu Mario Sanzi, 30 urte egin baititu Almeriako Mesa Roldan itsasargian.

Hemen duzue bere ondoan igaro genuen egun politaren laburpen txiki bat.




2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Almeriako itsasargiak - Argazki erakusketa

Umetatik, itsasargiek gure arreta piztu izan dute, erakarri egin gaituzte, ia hipnotizatu ere bai beren harmonia argitsu, monotono eta seguruarekin. Gero, haien benetako helburua zein den jakin dugunean, askotan babestu eta lagundu izan digute.

Orain, teknologia hain indartsu dagoen garaiotan, dena azkarregi berritzen denean, itsasargiak zalantzan jarri dira etengabe, teknologia zaharkitua dela esan izan da eta. Baina itsasargiak beti bezala mantendu dira: indartsu, tente, beren lanaz eta historiaz harro.

Itsasontzi batetik gauean itsasargi baten argia ikusteak poz, segurtasun eta konpainia sentsazio izugarria ematen digu. Bere argia mugarik, hizkuntzarik, ideologiarik gabe jasotzeko pribilegioa izateak ziklope geldi baina bizi horien existentzia justifikatzen du.

Badira ehunka giza istorio eta ehunka arrazoi itsasargiak erabiltzeko, miresteko eta etorkizunean kontserbatzeko.

Guk Almeriako itsasargien argazki batzuk erakutsi nahi ditugu, istorio zoragarri hauek beren hormen artean gorde zituzten itsasargi haienak. Gure elkarteak, Almeriako Portu Agintaritzak (APA) probintzia horretako kostaldean kudeatzen dituen itsasargiak bisitatzeko aukera izan du, argi-seinaleen dorreei argazkiak ateratzeko. Atsegin handiz bisitatu ditugu, nabigatzen laguntzeko sistemetako teknikariek eta APAko langileek lagunduta, Garrucha, Mesa Roldán, La Polacra, Cabo de Gata, Almería, San Telmo, Sabinal, Punta de Baños, Adra eta Roquetas de Mar-eko itsasargiak.

Argazki guztien artean aukeraketa bat egin ondoren, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du, "Almeriako itsasargiak" izenburupean.

Erakusketa 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 19ra izango da, Irungo Palmera Montero gunean (Leandro Agirretxe, 1), sarrera libre. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00h-22:00h; larunbat eta igandeetan: 10:00h-14:00h eta 16:00h-20:00h. Jai egunetan itxita.





2022(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

Mikrokontakizunen lehiaketa 2022

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da.

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, zure asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dizugu, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.

Parte hartzeko, zure mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 20 baino lehen.

Mikrokontakizun guztien artean epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu eta itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira.

Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.

Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!


Iturria: The acoak