Link castellano

2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

2018ko Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka

Aurten ere Eguberriak ospatuko ditugu Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokarekin. Irunen (Gipuzkoa) egingo da abenduaren 6tik 9ra.

13. edizio honetan gure Elkartea bertan izango da ELKARTUZ izeneko espazioan. Hemen aukera izango dugu gure jardueraren hedapena egiteko, informazioa eman eta gure itsasargi kuttunekin zerikusia duten baliabide desberdinak erakusteko. Gainera, bazkide egin nahi baduzu, nola egin azalduko dizugu.

Hilaren 6an, osteguna, goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 20:00ak arte egongo da gure Elkartearen standa FICOBA-ko 2. pabilioian egokitutako lekuan. Etortzera animatzen zaitugu, eta albiste honen hedapena egitea ere bai. Azkenik, jakinarazten dizugu aparkalekua dohain dela.

Zatoz! Laster arte!




2018(e)ko abuztuaren 2(a), osteguna

2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

Elkarrizketa "Euskadi Hoy" saioan: gaueko ziklopeak

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy, edición de tarde" saioan.

Gogoratu apirilaren 28ra arte (larunbata), argazki erakusketa berri hau ikus dezakezula eta panel informatibo desberdinak ere bai, hobeto ulertzen lagunduko baitigute itsasargien, gaueko ziklope horien, historia eta bilakaera.

Zatoz Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretora (Colon ibilbidea, 13), 18:00-20:30 bitartean. Sarrera dohain da.




2018(e)ko apirilaren 12(a), osteguna

"Gaueko ziklopeak" Irunen

Itsasargiak, gure kostaldean dauzkagun itzal handiko instalazio horiek, gau eta egun gizon nahiz emakumek zaindu izan dituzte eta zaintzen dituzte egin beharreko seinaleak. Argia iluntasunean, sirena lainoa denean, eta marka bereziak kostaldean.

Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretoan (Colon ibilbidea, 13) argazki erakusketa bat ikusgai egongo da eta panel informatibo desberdinak ere bai, hobeto ulertzen lagunduko baitigute itsasargien, gaueko ziklope horien, historia eta bilakaera.

Gure Elkarteak antolatutako erakusketa hori apirilaren 24tik 28ra bitartean ikusteko aukera egongo da 18:00-20:30 bitartean eta sarrera dohain da.

Itsasargiek berekin daramate bertaratzen direnak aho zabalik utziko dituen misterio, erromantizismo eta nostalgia kutsu bat.




2018(e)ko martxoaren 28(a), asteazkena

Petit Minou itsasargia

Petit Minou itsasargia Plouzané herrian dago, Finistère departamendu britainiarrean (48°20,196'N - 04°36,855'W). Itsasargi zilindriko horrek 26 metroko altuera du, Portzic-eko itsasargiarekin lerrokatuta dago eta Brest-eko portura sartzeko bidea erakusten du. Itsasargira zubi batetik joan daiteke.

Itsasoan sartzen den arroka baten gainean kokatuta, itsasargi hau 1848an eraiki zen militarren lur batean. 1980ko hamarkadaren amaieran erabat automatizatu zen eta urrunetik kontrolatzen da, Ouessant-eko Créac'h itsasargiko kontrol estaziotik.

Argi nagusiak (zuria eta gorria) bi distira egiten ditu 6 segundoan behin, eta 19 miliatara (zuria) eta 15 miliatara (gorria) iristen da, hurrenez hurren. Portzic-eko itsasargikoarekin lerrokatuta dagoen argi auxiliar bat dauka, 23 miliataraino iristen dena.


Faro de Petit Minou itsasargia