Link castellano

2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea

Itsasargiak txokolatezko itsaso batean

Marinelen gauak gidatzen dituen argi hori, itsasoa noraino iristen den eta itsas zabalean bidaiatu ondoren ontzia lotu eta zapalduko duten lurra non hasten den adierazten duen keinada hori. Itsasargi batek transmititzen duen kontzeptua ideia erromantikoa eta liluragarria da, hainbeste, badela pasio handiz ikertu eta bisitatzen duenik ere. Eta bisita horietatik sortu da erakusketa hau egiteko asmoa.

Euskadi, Galizia eta Bretainia frantziarretako itsasargietara eginiko bisita ugarietan hartu ditugun argazkietako batzuk erakutsi nahi ditugu. Hori dela eta, gure Elkarteak argazki erakusketa goxo bat antolatu du.

Erakusketa ikusgai dago eta uda osoan egongo da Donostiako Maitiana txokolate dendan (Peñaflorida kalea, 6).

Zatoz eta gozatu argazki hauetaz giro berezi batean.






2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

Saint-Mathieu itsasargia

Saint-Mathieu itsasargia kokatzen den tokia aparta da, zehazki Plougonvenlin herrian, Finisterreko departamendu bretoian, Le Conquet-etik oso gertu (48°19,791’N - 04°46,254’W). Azken horren portutik irteten da La Molene irlarantz edo Ouessant irlarantz joateko. Geometria sinpleko eta 37 metro altuerako itsasargi hau abadia beneditar baten lurretan eraiki zen, Erreboluzioaren garaian arpilatu eta suntsitua izan zena. Luis XIV.aren garaian suzko dorrea izan zen eta egungo itsasargia eraikitzen lau urte eman zuten eta 1835ean amaitu zen.

Kondairak dioenez León departamendu bretoiko merkatari batzuk Mateo apostoluaren hondakinak tokiz aldatzen ari zirela mirariz salbatu ziren Sain-Mathieu muturreko inguruetan, beraz, VI. mendean toki horretan lehen monasterioa fundatu zen haren erlikiek atseden har zezaten.

1250ean monasterioko monjeek linterna bat jarri zuten dorre bateko gainaldean Iroise itsasoan ontziak gidatzeko eta Finisterreko lehenengo su bihurtu zen beraz.

1689an linterna bat ipini zen beiraz itxita abadiako dorrearen goi aldean. 1821ean argi finkoa kendu eta birakari bat jarri zen eta 1879an etxebizitzak eraiki ziren itsasargian.

1932ko martxoan elektrifikatu zen, 1996an automatizatu eta distantziatik kontrolatzen hasi ziren 2005eko irailean, eta itsasargian ez da inor bizi 2006ko otsailetik.

Argi nagusiak distira zuria egiten du 15 segundoan behin eta 24 itsas miliatara iristen da. Bi argi auxiliar ditu: bat zuria, finkoa, direkzionala, Kermorvan-eko itsasargiarekin lerrokatuta, eta bestea sektorekako distirak egiten dituena (berdea eta gorria).

2005eko irailetik itsasargia monumentu historiko bezala katalogatuta dago eta, egun, publikoarentzat irekita dago.


Faro de Saint-Mathieu itsasargia


2017(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

"Luz de mar" Zumaian

Bihar, apirilaren 19ko 19:00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan (Erribera, 23), "Luz de mar: la historia de los últimos fareros" izeneko dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Dokumental honetan emakume farozain baten lanaren azkeneko hilabeteak erakusten dira, erretiroa hartu aurretik, eta zeinen gogorra izan zen beretzat itsasargia itxi eta bertan bizitako oroitzapen piloa atzean uztea. Dorrezain bati ere jarraipen bat egiten zaio bere ardurapean dituen itsasargietara bisita eginez, bere lana bertatik bertara ikusi eta ezagutuz, ez soilik bere bizitokia den itsasargian, baizik eta bere ardurapean dituen guztietan ere bai. Jasotzen den beste testigantzetako bat farozain izandako batena da: nola bizi izan duen aldaketa, nola igaro den "ez dakit nongo farozain izatetik" eta toki pribilegiatuan, inbidia sortzeko modukoan bizitzetik bulego batean lan egitera eta, batez ere, dilema handi hori bizitzera, alegia, "itsasargiari gizatasuna kentzea".

Galzorian dagoen lanbide batera eginiko hurbilketa. Erretiroa hartzen duen emakume farozaina. Bere lanbideaz maiteminduta dagoen hori bere itsasargitik urrun bizitzera behartuta. Dorrezainen azkeneko belaunaldiaren ordezkari bat. Margolari bat. Historialari bat… Haiek guztiak, desagertzeko zorian dagoen ondare bati lotuta.

Dokumentala eta gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena

Elkarrizketa "Hoy por Hoy Irun" saioan: irudiak itsasargien argipean

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Cadena SER irratiko "Hoy por Hoy Irun" saioan.

Gogoratu apirilaren 15era arte (larunbata), argazki erakusketa berri hau ikus dezakezula. Penintsulako itsasargien formatu handiko 20 argazki egongo dira ikusgai.

Zatoz Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretora (Colon ibilbidea, 13), 18:00 - 20:30h ordutegian. Sarrera dohain da.




2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

Itsasoko argia: irudiak itsasargien argipean

Bide seguruaren eta hondamendiaren arteko lerro mehea markatzen digun gida: itsasargia. Galtzeko zorian dagoen, gutxienez era tradizionalean egindako ofizio baten agonia, farozainarena. Azkeneko biztanleen gorabeherak. Bizitza itzaltzen ari da itsasargietan baina itsasoari, haizeari eta olatuei desafio egiten jarraitzen dute itsasoko argia emateko .

Horixe da argazki erakusketaren titulua, Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretoan (Colon ibilbidea, 13) egongo dena apirilaren 11tik 15era bitartean, 18:00-20:30 ordutegiarekin eta sarrera libre.

Gure Elkarteak antolatutako erakusketa honetan formatu handiko hogeiren bat argazki erakutsiko dira, Luis Vazquez "Curro"-k eginak. Galtzeko zorian dagoen ofizio bati omenaldia egitea du helburu eta zelata-dorre hauek etorkizunean hutsik bizitzera kondenatuta daudela gogoratzen dute.

Zatozte!




2017(e)ko martxoaren 25(a), larunbata

"Itsasoko argia" Zumaian

Dorrezainaren lanbidea denbora laburrean desagertzera kondenatuta dago; kontua da jada ez dela jende gehiago prestatzen lan horretarako: egungo funtzionarioak erretiratzen direnean lanbidea betiko desagertuko da eta gure memorian soilik geratuko da.

Itsasargi guztietan ez da jendea bizi, eta denek ez daukate garrantzi eta kategoria bera. Batzuenetan soilik jarraitzen dute profesionalek bizitzen, izan ere, beren ardurapean dauzkaten beste itsasargi batzuk ere begiratu, konpondu eta mantendu egiten dituzte.

"Luz de mar: la historia de los últimos fareros" dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Hau da, dorrezainen ahotsa soilik ez, baita beren familiarteko, arrantzale, artista edo idazleena ere, gai honen inguruan lan egin duten haiena.

Dokumentala apirilaren 19an proiektatuko da, 19:00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan (Erribera, 23). Gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin.

Hainbat herrialdetako itsasargietara eginiko bisita ugarietan hartu ditugun argazkietako batzuk erakutsi nahi ditugu. Hori dela eta, gure Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du. Erakusketa apirilaren 7tik 24ra bitartean egingo da toki berberan. Egunero bisitatu ahal izango da 18:00etatik 20:00etara eta jai egunetan, gainera, 12:30etik 14:00etara ere bai. Sarrera dohain da.

Zatozte!




2017(e)ko otsailaren 20(a), astelehena

Elkarrizketa Onda Vasca irratiko "La Tarde en Euskadi" saioan

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Onda Vasca irratiko "La Tarde en Euskadi" saioan.

Gogoratu otsailaren 24ra arte (ostirala), argazki erakusketa berri hau ikus dezakezula. Penintsulako itsasargien formatu handiko 20 argazki eta Euskadiko kostako itsasargi guztien argazkiak egongo dira ikusgai.

Zatoz Okendo Kultur Etxeko Areto Zaharrera (Nafarroa hiribidea, 7 - Gros - Donostia), astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00h eta 16:00 - 20:30h ordutegian. Sarrera dohain da.




2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Elkarrizketa "Gipuzkoa a diario" saioan: Luz de mar

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Teledonostiko "Gipuzkoa a diario" saioan, Groseko OKENDO KE-an (Donostia) ikusiko den "Luz de mar" dokumentalari buruz hitz egiten.




2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

"Luz de mar" Grosen

Datorren astean, otsailaren 14ko 19:00etan, Donostiako Okendo Kultur Etxean (Nafarroa etorbidea, 7 - Gros), "Luz de mar: la historia de los últimos fareros" izeneko dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Dokumental honetan emakume farozain baten lanaren azkeneko hilabeteak erakusten dira, erretiroa hartu aurretik, eta zeinen gogorra izan zen beretzat itsasargia itxi eta bertan bizitako oroitzapen piloa atzean uztea. Dorrezain bati ere jarraipen bat egiten zaio bere ardurapean dituen itsasargietara bisita eginez, bere lana bertatik bertara ikusi eta ezagutuz, ez soilik bere bizitokia den itsasargian, baizik eta bere ardurapean dituen guztietan ere bai. Jasotzen den beste testigantzetako bat farozain izandako batena da: nola bizi izan duen aldaketa, nola igaro den "ez dakit nongo farozain izatetik" eta toki pribilegiatuan, inbidia sortzeko modukoan bizitzetik bulego batean lan egitera eta, batez ere, dilema handi hori bizitzera, alegia, "itsasargiari gizatasuna kentzea".

Galzorian dagoen lanbide batera eginiko hurbilketa. Erretiroa hartzen duen emakume farozaina. Bere lanbideaz maiteminduta dagoen hori bere itsasargitik urrun bizitzera behartuta. Dorrezainen azkeneko belaunaldiaren ordezkari bat. Margolari bat. Historialari bat… Haiek guztiak, desagertzeko zorian dagoen ondare bati lotuta.

Dokumentala eta gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Elkarrizketa "Hoy por Hoy Irun" saioan: Luz de mar

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Cadena SER irratian, "Hoy por Hoy Irun" saioan, Irungo AMAIA KZ-an ikusiko den "Luz de mar" dokumentalari buruz hitz egiten.




2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

"Luz de mar" Irunen

Dorrezainaren lanbidea denbora laburrean desagertzera kondenatuta dago; kontua da jada ez dela jende gehiago prestatzen lan horretarako: egungo funtzionarioak erretiratzen direnean lanbidea betiko desagertuko da eta gure memorian soilik geratuko da.

Itsasargi guztietan ez da jendea bizi, eta denek ez daukate garrantzi eta kategoria bera. Batzuenetan soilik jarraitzen dute profesionalek bizitzen, izan ere, beren ardurapean dauzkaten beste itsasargi batzuk ere begiratu, konpondu eta mantendu egiten dituzte.

“Luz de mar: la historia de los últimos fareros" dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Hau da, dorrezainen ahotsa soilik ez, baita beren familiarteko, arrantzale, artista edo idazleena ere, gai honen inguruan lan egin duten haiena.

Dokumentala urtarrilaren 26ko 19:30etan proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan (Pio XII, 4 - Irun). Gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Argazki erakusketa berria

Itsasoaren zarata. Bakardadea. Naturaren bakea. Asfaltoaren urruntasuna. Itsasargiek berekin daramate misterio, erromantizismo eta nostalgia kutsua.

Erakusketa berri honetan formatu handiko 20 argazki egongo dira ikusgai, Luis Vazquezek eginak, proiektu honen barnean: "Itsasoko argia: argazkiak itsasargien distirapean". Ez hori bakarrik, Euskadiko kostako itsasargi guztien argazkiak ikusteko aukera ere izango dugu, gure Elkarteak eginak.

Erakusketa Okendo Kultur Etxeko Areto Zaharrean (Nafarroa hiribidea, 7 - Gros - Donostia) egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 24ra bitartean, astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00h eta 16:00 - 20:30h ordutegiarekin. Sarrera dohain da.

Ez duzu ba galduko?