Link castellano

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Higer itsasargia

Higer itsasargia Hondarribian (Gipuzkoa) dago, Jaizkibel mendia eta Bidasoa ibaiaren bokale artean (43º23’50’’N – 001º47’50’’W). Eraikin neoklasiko hau Francisco Lafargak eraiki zuen 1881ean. Antzina beste bat egon zen leku berean baina 1874an suntsitu zuten tropa karlistek. Penintsulako azkeneko, edo lehenengoa nondik begiratzen den, itsasargia da.

Solairu bateko eraikina da, bizitokia (183 m2), sotoa eta ganbara ditu. Behe solairua, non bizitokiko 5 gela eta makina gela dauden, bi zatitan banatuta dago erdiko pasabide batez.

Linterna zilindrikoa da, aeromaritimoa muntaga inklinatuekin, kristal okerrak, kupula gorria, haize-arrosa eta tximistorratza. Bizitokitik joaten da horra, harrizko eskailera kiribiletatik terraza batera iritsi arte (dorrea sekzio karratukoa da puntu horretara arte). Gero, dorrea zilindrikoa da eta eskailera metalikoak.

Optika 65 metroko altueran kokatzen da eta 23 itsas milia arte harrapatzen du. Aparatu katadioptrikoa da, biratze azkarrekoa, 250 mm-ko distantzia fokala duten hiru lente anularrekin. Argiak hamar segundotik behin bi distira zuri egiten ditu.




2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Pharos

Itsasargia, gaztelaniaz "faro", Alexandrian zegoen Pharos irlatik hartutakoa da. 134 bat metrotara eta muturrean egurrez eginiko suaren bitartez, Egiptoko marinelak gidatu zituen bi mila urtez gutxi gora behera.

Lurrikara batek bota zuen XIV. mendean eta bere argiak gaua argitzeari utzi zion. Itsasargiaren argitasuna aldatuz joan da denborarekin: antzinako egur mordo hartatik, ikatza gero, mota desberdinetako olio-lanparak eta azkenean elektrizitatea.

Gauetako ziklope hauek eraman gaituzte elkartea osatzera. Denek helburu bera dute eta denak desberdinak dira. Badu bere xarma elkarren artean dauzkaten desberdintasunak ikustea, hasi bere egituratik, altuera edo kokapenera arte.

Historia erakargarria, eraikin zoragarriak, sentimendu bat, abentura honi hasiera eman eta gurekin bat egin nahi duen edonorekin partekatzera eraman gaituztenak.