Link castellano

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Higer itsasargia

Higer itsasargia Hondarribian (Gipuzkoa) dago, Jaizkibel mendia eta Bidasoa ibaiaren bokale artean (43º23’50’’N – 001º47’50’’W). Eraikin neoklasiko hau Francisco Lafargak eraiki zuen 1881ean. Antzina beste bat egon zen leku berean baina 1874an suntsitu zuten tropa karlistek. Penintsulako azkeneko, edo lehenengoa nondik begiratzen den, itsasargia da.

Solairu bateko eraikina da, bizitokia (183 m2), sotoa eta ganbara ditu. Behe solairua, non bizitokiko 5 gela eta makina gela dauden, bi zatitan banatuta dago erdiko pasabide batez.

Linterna zilindrikoa da, aeromaritimoa muntaga inklinatuekin, kristal okerrak, kupula gorria, haize-arrosa eta tximistorratza. Bizitokitik joaten da horra, harrizko eskailera kiribiletatik terraza batera iritsi arte (dorrea sekzio karratukoa da puntu horretara arte). Gero, dorrea zilindrikoa da eta eskailera metalikoak.

Optika 65 metroko altueran kokatzen da eta 23 itsas milia arte harrapatzen du. Aparatu katadioptrikoa da, biratze azkarrekoa, 250 mm-ko distantzia fokala duten hiru lente anularrekin. Argiak hamar segundotik behin bi distira zuri egiten ditu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina