Link castellano

2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Elkarrizketa "Hoy por Hoy Irun" saioan: Luz de mar

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Cadena SER irratian, "Hoy por Hoy Irun" saioan, Irungo AMAIA KZ-an ikusiko den "Luz de mar" dokumentalari buruz hitz egiten.




2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

"Luz de mar" Irunen

Dorrezainaren lanbidea denbora laburrean desagertzera kondenatuta dago; kontua da jada ez dela jende gehiago prestatzen lan horretarako: egungo funtzionarioak erretiratzen direnean lanbidea betiko desagertuko da eta gure memorian soilik geratuko da.

Itsasargi guztietan ez da jendea bizi, eta denek ez daukate garrantzi eta kategoria bera. Batzuenetan soilik jarraitzen dute profesionalek bizitzen, izan ere, beren ardurapean dauzkaten beste itsasargi batzuk ere begiratu, konpondu eta mantendu egiten dituzte.

“Luz de mar: la historia de los Ășltimos fareros" dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Hau da, dorrezainen ahotsa soilik ez, baita beren familiarteko, arrantzale, artista edo idazleena ere, gai honen inguruan lan egin duten haiena.

Dokumentala urtarrilaren 26ko 19:30etan proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan (Pio XII, 4 - Irun). Gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Argazki erakusketa berria

Itsasoaren zarata. Bakardadea. Naturaren bakea. Asfaltoaren urruntasuna. Itsasargiek berekin daramate misterio, erromantizismo eta nostalgia kutsua.

Erakusketa berri honetan formatu handiko 20 argazki egongo dira ikusgai, Luis Vazquezek eginak, proiektu honen barnean: "Itsasoko argia: argazkiak itsasargien distirapean". Ez hori bakarrik, Euskadiko kostako itsasargi guztien argazkiak ikusteko aukera ere izango dugu, gure Elkarteak eginak.

Erakusketa Okendo Kultur Etxeko Areto Zaharrean (Nafarroa hiribidea, 7 - Gros - Donostia) egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 24ra bitartean, astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00h eta 16:00 - 20:30h ordutegiarekin. Sarrera dohain da.

Ez duzu ba galduko?