Link castellano

2017(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

"Luz de mar" Zumaian

Bihar, apirilaren 19ko 19:00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan (Erribera, 23), "Luz de mar: la historia de los Ășltimos fareros" izeneko dokumentala ikusteko aukera izango dugu.

Dokumental honetan emakume farozain baten lanaren azkeneko hilabeteak erakusten dira, erretiroa hartu aurretik, eta zeinen gogorra izan zen beretzat itsasargia itxi eta bertan bizitako oroitzapen piloa atzean uztea. Dorrezain bati ere jarraipen bat egiten zaio bere ardurapean dituen itsasargietara bisita eginez, bere lana bertatik bertara ikusi eta ezagutuz, ez soilik bere bizitokia den itsasargian, baizik eta bere ardurapean dituen guztietan ere bai. Jasotzen den beste testigantzetako bat farozain izandako batena da: nola bizi izan duen aldaketa, nola igaro den "ez dakit nongo farozain izatetik" eta toki pribilegiatuan, inbidia sortzeko modukoan bizitzetik bulego batean lan egitera eta, batez ere, dilema handi hori bizitzera, alegia, "itsasargiari gizatasuna kentzea".

Galzorian dagoen lanbide batera eginiko hurbilketa. Erretiroa hartzen duen emakume farozaina. Bere lanbideaz maiteminduta dagoen hori bere itsasargitik urrun bizitzera behartuta. Dorrezainen azkeneko belaunaldiaren ordezkari bat. Margolari bat. Historialari bat… Haiek guztiak, desagertzeko zorian dagoen ondare bati lotuta.

Dokumentala eta gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena

Elkarrizketa "Hoy por Hoy Irun" saioan: irudiak itsasargien argipean

Gure elkarteko idazkariari egindako elkarrizketa Cadena SER irratiko "Hoy por Hoy Irun" saioan.

Gogoratu apirilaren 15era arte (larunbata), argazki erakusketa berri hau ikus dezakezula. Penintsulako itsasargien formatu handiko 20 argazki egongo dira ikusgai.

Zatoz Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretora (Colon ibilbidea, 13), 18:00 - 20:30h ordutegian. Sarrera dohain da.




2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

Itsasoko argia: irudiak itsasargien argipean

Bide seguruaren eta hondamendiaren arteko lerro mehea markatzen digun gida: itsasargia. Galtzeko zorian dagoen, gutxienez era tradizionalean egindako ofizio baten agonia, farozainarena. Azkeneko biztanleen gorabeherak. Bizitza itzaltzen ari da itsasargietan baina itsasoari, haizeari eta olatuei desafio egiten jarraitzen dute itsasoko argia emateko .

Horixe da argazki erakusketaren titulua, Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretoan (Colon ibilbidea, 13) egongo dena apirilaren 11tik 15era bitartean, 18:00-20:30 ordutegiarekin eta sarrera libre.

Gure Elkarteak antolatutako erakusketa honetan formatu handiko hogeiren bat argazki erakutsiko dira, Luis Vazquez "Curro"-k eginak. Galtzeko zorian dagoen ofizio bati omenaldia egitea du helburu eta zelata-dorre hauek etorkizunean hutsik bizitzera kondenatuta daudela gogoratzen dute.

Zatozte!