Kaixo denoi:
Ospatzeko moduan gara. 1000 bisitari baino gehiago izan dugu gure blogean!
Jaso dugun elkartasuna eta babesa eskertu nahi dugu, bereziki ondorengoei: Paco, Amigos de los Faros de AndalucĂa Elkarteko presidentea; Nathalie, Miarritzeko turismo bulegokoa; Stephane, bere laguntza jatorragatik; Francesc, Katalunian beste elkarte bat sortzeko asmo sendoa duena; Ana, bermeotarra, itsasargiez maiteminduta dagoena; Maria, Argentinako faros del mar web guneko zuzendaria; Klaus, kantabriar lurretatik estimu handia erakutsi diguna; arreta eskaini diguten erakunde ofizialei; eta gu ikusteko zuen denboran tarte bat hartzen duzuen guztioi.
Zuen bisitak espero ditugu, blog hau elikatzen jarraitzeko indarra ematen dute eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina