Link castellano

2025(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

EUSKADIKO ITSASARGIEN LAGUNEN III. CHRISTMAS LEHIAKETA

Hirugarren aldiz, Gabonak direla eta, Christmas Lehiaketa bat antolatu dugu.

Aukeratutako Christmas izango da Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartearen aurtengo Gabonetako zorion-mezua.

Gainera, sari bezala itsasargiei buruzko hainbat artikulu izango ditu.

2025eko azaroaren 2tik abenduaren 7ra bitartean bidali ahal izango dira gure helbide elektronikora: amigosfaroseuskadi@gmail.com .

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak hemen sakatuz.

Zuen Christmen zain gaude.