Link castellano

2024(e)ko uztailaren 26(a), ostirala

#farodeverano2024

Beste uda batez, eta seigarren urtez jarraian, #farodeverano argazki lehiaketa aurkezten dugu gure Elkartetik.

Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin … zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi batean egon eta argazkian atera behar zarete.

Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu edo sare sozialetara igo eta gu izendatu (@faroseuskadi) #farodeverano2024 hashtag-a idatziz, irailaren 1 arte.

Jasotzen ditugun argazki guztien artean itsasargien kontuak jasotzen dituzten 3 opari zozkatuko ditugu.




2024(e)ko uztailaren 10(a), asteazkena

Eskerrik asko!!!

Oraindik larunbateko erresaka emozionalarekin gaude.

Eskerrik asko guztioi gure 10. urteurrena gurekin ospatzeagatik.