Link castellano

2026(e)ko uztailaren 12(a), igandea

#farodeverano2026

Beste uda batez, eta zortzigarren urtez jarraian, #farodeverano argazki lehiaketa aurkezten dugu gure Elkartetik.

Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin ... zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi batean egon eta argazkian atera behar zarete.

Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu edo sare sozialetara igo eta gu izendatu (@faroseuskadi) #farodeverano2026 hashtag-a idatziz, abuztuaren 31 arte.

Jasotzen ditugun argazki guztien artean itsasargien kontuak jasotzen dituzten 3 opari zozkatuko ditugu.




2026(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Kostako zaindariak - Argazki erakusketa

Mendeetan, brisa gaziak, itsasoaren etengabeko orroak eta itsasargien distira irmoak marinel eta ameslariak gidatu dituzte. Denboraleen, istorioen eta horizonte mugagabeen lekuko isil, itsasargiak erresistentziaren, memoriaren eta edertasunaren sinbolo tinkoak dira.

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak, gure kostaldeko eta haragoko itsasargirik enblematikoenetako batzuk biltzen dituen argazki erakusketa baten bidez, unibertso hau deskubritzera gonbidatzen zaitu: zorabioa eragiten duten labarrak, badia bareak... Irudi bakoitzak, argi gidaria ez ezik, itsasoko zaintzaile hauen arima ere islatzen du.

Argazkilaritza, historia eta bihotza bat egiten dituen bidaia bisual bat da erakusketa hau, paisaia liluragarriak eta haizeak eta itsasoak denboraren joanarekin moldatu dituzten kontakizunak dakarzkiguna.

Altxa begiak, utzi itsasoaren hotsak eraman zaitzan, eta deskubritu itsasargi hauek ikuspuntu berdingabe batetik. Hala, "Kostako zaindariak" izeneko argazki erakusketa antolatu dugu 2026ko ekainaren 19tik uztailaren 30era, Donostiako Loiola Kultur Etxean (Aralar Mendia, 17) eta sarrera dohain da.




2026(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2026)

Ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu du.

Datorren igandean, maiatzak 24, 10:30etan, Irungo Pinudi parkean izango da. Izen-emateak 11:00k arte izango dira.

Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira..




2026(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Mikrokontakizunen lehiaketa 2026

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da.

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, zure asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dizugu, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.

Parte hartzeko, zure mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 19 baino lehen.

Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira.

Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da honako Oinarri hauek erabat onartzea.

Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!


Iturria: 72 kilos (@72kilos)