Link castellano

2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata

2026ko haurrentzako marrazki lehiaketako irabazleak

Baditugu 2026ko marrazki lehiaketako hiru irabazleak!

- A kategorian: Irati Vergara.
- B kategorian: Lur Odriozola.
- C kategorian: Ane Vergara.


Zorionak parte hartu duzuen guztioi. Benetako artistak zarete. 




2026(e)ko irailaren 20(a), igandea

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2026 San Miguel auzoko jaiak)

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Datorren larunbatean, irailak 26, 11:00etan, Irungo Julián Sánchez parkean izango da. Izen-emateak 11:30ak arte izango dira.

Hiru kategoria izango dira: A) 3-5 urte bitartekoak B) 6-8 urte bitartekoak C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira.



2026(e)ko irailaren 4(a), ostirala

#farodeverano2026-ko irabazleak

Baditugu #farodeverano2026 lehiaketako hiru irabazleak!

Zorionak Anje Mujika eta Ana Saldaña; Eduardo Santos; eta Feli Díez eta Basi Izquierdo!

Ederrak zuen argazkiak Punta Cabalo, Sant Sebastià eta Higer itsasargietan, hurrenez hurren.

Aurki itsasargien kontuak jasotzen dituzten opari bana jasoko duzue.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.