Link castellano

2026(e)ko irailaren 20(a), igandea

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2026 San Miguel auzoko jaiak)

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Datorren larunbatean, irailak 26, 11:00etan, Irungo Julián Sánchez parkean izango da. Izen-emateak 11:30ak arte izango dira.

Hiru kategoria izango dira: A) 3-5 urte bitartekoak B) 6-8 urte bitartekoak C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina