Link castellano

2026(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Kostako zaindariak - Argazki erakusketa

Mendeetan, brisa gaziak, itsasoaren etengabeko orroak eta itsasargien distira irmoak marinel eta ameslariak gidatu dituzte. Denboraleen, istorioen eta horizonte mugagabeen lekuko isil, itsasargiak erresistentziaren, memoriaren eta edertasunaren sinbolo tinkoak dira.

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak, gure kostaldeko eta haragoko itsasargirik enblematikoenetako batzuk biltzen dituen argazki erakusketa baten bidez, unibertso hau deskubritzera gonbidatzen zaitu: zorabioa eragiten duten labarrak, badia bareak... Irudi bakoitzak, argi gidaria ez ezik, itsasoko zaintzaile hauen arima ere islatzen du.

Argazkilaritza, historia eta bihotza bat egiten dituen bidaia bisual bat da erakusketa hau, paisaia liluragarriak eta haizeak eta itsasoak denboraren joanarekin moldatu dituzten kontakizunak dakarzkiguna.

Altxa begiak, utzi itsasoaren hotsak eraman zaitzan, eta deskubritu itsasargi hauek ikuspuntu berdingabe batetik. Hala, "Kostako zaindariak" izeneko argazki erakusketa antolatu dugu 2026ko ekainaren 19tik uztailaren 30era, Donostiako Loiola Kultur Etxean (Aralar Mendia, 17) eta sarrera dohain da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina