Link castellano

2021(e)ko azaroaren 14(a), igandea

Onde a Terra Acaba

Argia da iluntasunaren aurkako antidoto bakarra, lurra da itsasoaren segurtasunik ezaren aurrean dagoen leku bakarra, itsasargiek ezin diote itxaropenaren, erresistentzia hautsezin baten ikur izateari utzi. Galdutako bidea berreskuratzeko ilusioa, etxeko berora itzultzeko promesa eta maitatuen konpainia irudikatzen dute.

Baina itsasargiaren sinbologia ez da hemen bukatzen. Beste esanahi batzuk ere hartzen ditu, eta haien arabera itsasargiaren helburu materiala espazio infinituetara irekitako ate bihurtzen da.

Itsasargiak pertsona guztiei laguntzen eta gidatzen diela kontuan hartuta, behar duen orori desinteresatuki eskainitako zerbitzuaren ikur ere bihurtzen da. Farozainak erosotasunari uko egiten dio, bakardadearen larritasuna jasaten du, hotzari eta hezetasunari aurre egiten die, inoiz ezagutuko ez dituen arrotzak salbatzearren. Hau da, itsasargiak gizakiaren elkartasuna sinbolizatzen du.

Baina itsasargiak ez dira sinbolo bat bakarrik, errealitate ukigarri bat ere badira. Antzinate urrunenetik perfekzionatu diren eraikinak dira. Denboran eta espazioan existitzen dira eta horregatik daukate historia bat. Eta historia horren barruan, nagusiki teknikaren bilakaera dominatzeari buruzkoak badira ere, bizitzako istorio asko agertzen dira, gauza sinplez eta eguneroko keinuez eginak, norbanakoaren itxaropenez, pozez eta sufrimenduez beteak.

Guk Portugalgo hainbat itsasargiren argazki batzuk erakutsi nahi ditugu, haien horma artean istorio hunkigarri horiek gorde zituztenak. Horregatik, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du "Onde a Terra Acaba" izenburuarekin.

Erakusketa 2021eko abenduaren 1etik 19ra izango da, Irungo Palmera Montero Gunean (Leandro Agirretxe, 1). Ordutegia: AL/OR: 08:00-22:00; LR eta IG: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaiegunetan itxita. Sarrera doan izango da.




2021(e)ko urriaren 17(a), igandea

2021eko haurrentzako marrazki lehiaketako irabazleak

Baditugu 2021eko marrazki lehiaketako hiru irabazleak!

- A kategorian: June Tellechea (4 urte).
- B kategorian: Maren García (6 urte).
- C kategorian: Adur Errazquin (10 urte).

A kategorian epaimahaia harritu egin da koloreen potentziarekin eta arrain hegalariekin.




Kai-muturraren xehetasuna eta itsasoaren indarra dira epaimahaiak B kategoriako irabazlearen marrazkian baloratu dituen alderdiak. 




Eta C kategorian epaimahaiak interpretatu du marrazkiak farozainaren istorioa, bere atseden egunean, kontatzen duela.




Zorionak irabazle guztiei! Laster jasoko dituzue zuen sariak.

Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Benetako artistak zarete. 

2021(e)ko irailaren 26(a), igandea

2021eko haurrentzako marrazki lehiaketa

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Aurten ere ez genuen antolatu gabe utzi nahi, beraz, moldatu egin behar izan dugu online egin ahal izateko.

Horretarako, hiru kategoria izango dira:
A) 3 - 5 urte
B) 6 - 8 urte
C) 9 - 12 urte

Gaia itsasargiak eta arrainak izango da. Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Marrazkiei argazkia aterata edo eskaneatuta (izena eta adina jarrita) bidali beharko dizkiguzue amigosfaroseuskadi@gmail.com helbide elektronikora, edo @faroseuskadi gure sare sozialetara bidali.

Epea, 2021eko irailaren 27tik urriaren 10era bitartekoa izango da.

Kategoria bakoitzean sari bat emango da.

Zuen marrazkiak jasotzea espero dugu.






2021(e)ko irailaren 8(a), asteazkena

#farodeverano2021-eko irabazleak

Baditugu #farodeverano2021 lehiaketako hiru irabazleak!

Zorionak Jon Astorquiza, Enrique Pérez eta Alba Pérezi!

Ederrak zuen argazkiak Estaca de Bares, Lekeitio eta Higer itsasargietan, hurrenez hurren.

Aurki jarriko gara zuekin harremanetan, eta Félix González idatzitako "Guía Completa de Faros del Cantábrico y Galicia" liburu bana jasoko duzue.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.








2021(e)ko uztailaren 21(a), asteazkena

#farodeverano2021

Beste uda batez, eta hirugarren urtez jarraian, #farodeverano argazki lehiaketa aurkezten dugu gure Elkartetik.

Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin … zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi batean egon eta argazkian atera behar zarete.

Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu edo sare sozialetara igo eta gu izendatu (@faroseuskadi) #farodeverano2021 hashtag-a idatziz, irailaren 1 arte.

Jasotzen ditugun argazki guztien artean itsasargien kontuak jasotzen dituzten 3 liburu zozkatuko ditugu.




2021(e)ko ekainaren 8(a), asteartea

2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna