Link castellano

2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Garruchako Itsasargia

Itsasargi honen historia Villaricos-ekoarekin oso lotuta dago, haren ondorengoa baita honako hau. Hura kendu zutenean eta Garrucha herria aukeratu zutenean kokapen berria izateko, lehenik instalazio probisional bat egin zen Jesus Nazareno gazteluan muntatuz, eta 1880ko azaroaren 1ean piztu zen.

Gaztelutik 29 metrora kokatuta, itsasargi berria 1881eko azaroaren 28an piztu zen lehen aldiz, aurrekoak zeukan aparatu, linterna, ezaugarri eta indar berberarekin. Lanpara bat zeukan, erregai gisa parafina erabiltzen zuena, nahiz eta gero petrolioa erabiliko zuen.

1919ko apirilaren 14ko agindu bat eman zelarik, modernizatzeko eta ezaugarriak aldatzeko prozesu bat hasi zen eta era horretan 15 segundoz behin 4 distirako multzotan argia egingo zuen. Linterna zilindriko bat, zutabe helikoidalekoa, muntatu zen fundizioko dorrearekin, barne aldetik kaobaz estalia eta pantaila birakariekin. Horrez gainera, elektrifikatu egin zen eta berrikuntza hori 1925eko urtarrilaren 20an estreinatu zen.

1974ko urriaren 30ean basamentu finko bat jarri zen eta horri gas erreserbadun ekipo elektriko bat akoplatu zitzaion, eta optikoaren ordez horizonteko danbor dioptriko bat ipini zen.

Eraikina kubikoa eta sinplea da. Solairu bakarrekoa eta teilatu planoa du eta dorre zilindriko bat dauka atze aldeko fatxadan erdi-sartua eta gainera horri gero beste eraikin txiki bat erantsi zaio, ordezko teknikariaren etxebizitza izateko.

Optika 19 metroko altueran kokatuta dago, 13 itsas miliatara iristen da eta argi zuria egiten du.

Herriaren irteeran dago, Almeriako norabidean, errepidetik gertu eta Jesus Nazareno gaztelu ondoan egotean ez dago inola ere nahasterik (37º 10.404' N - 001º 49.438' W).


Faro de Garrucha-ko Itsasargia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina