Link castellano

2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

"Luz de mar" Irunen

Dorrezainaren lanbidea denbora laburrean desagertzera kondenatuta dago; kontua da jada ez dela jende gehiago prestatzen lan horretarako: egungo funtzionarioak erretiratzen direnean lanbidea betiko desagertuko da eta gure memorian soilik geratuko da.

Itsasargi guztietan ez da jendea bizi, eta denek ez daukate garrantzi eta kategoria bera. Batzuenetan soilik jarraitzen dute profesionalek bizitzen, izan ere, beren ardurapean dauzkaten beste itsasargi batzuk ere begiratu, konpondu eta mantendu egiten dituzte.

“Luz de mar: la historia de los Ășltimos fareros" dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Hau da, dorrezainen ahotsa soilik ez, baita beren familiarteko, arrantzale, artista edo idazleena ere, gai honen inguruan lan egin duten haiena.

Dokumentala urtarrilaren 26ko 19:30etan proiektatuko da Amaia Kultur Zentroan (Pio XII, 4 - Irun). Gero, solasaldi bat egingo da Elkarteko kideekin. Sarrera dohain da.

Aukera bikaina da errealitate hori ezagutzeko. Zatoz!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina