EGUBERRI JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartea
2025(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
2025(e)ko azaroaren 3(a), astelehena
EUSKADIKO ITSASARGIEN LAGUNEN III. CHRISTMAS LEHIAKETA
Hirugarren aldiz, Gabonak direla eta, Christmas Lehiaketa bat antolatu dugu.
Aukeratutako Christmas izango da Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkartearen aurtengo Gabonetako zorion-mezua.
Gainera, sari bezala itsasargiei buruzko hainbat artikulu izango ditu.
2025eko azaroaren 2tik abenduaren 7ra bitartean bidali ahal izango dira gure helbide elektronikora: amigosfaroseuskadi@gmail.com .
Kontsultatu lehiaketaren oinarriak hemen sakatuz.
Zuen Christmen zain gaude.

2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena
La Vieille Itsasargia eta La Plate Dorretxoa
Bretainiaren Mendebaldeko puntan, Atlantikoa orroka dabil, eta Raz de Sein itsasarteko korronte beldurgarriak erronka latza dira marinel prestuenentzat ere. Bertan, bada, bi eraikin ospetsu altxatzen dira: La Vieille itsasargia eta La Plate dorretxoa Bikote banaezin honek ausardiaz egiten dio aurre itsasoaren indarrari, marinelak uhaitzen eta olatu erraldoien artean gidatuta.
La Vieille itsasargia 1887an amaitu zuten, bost urteko obra titanikoen ondoren, eta XIX. mendeko ingeniaritzaren harribitxi bat da. Aber-Ilduteko granito arrosa erabilita eraiki zuten, eta Bretainiako kostaldeko muturreko eguraldia jasateko diseinatu zuten. 27 metroko dorre oktogonala du, harkaitzean ainguratutako oinarri sendo baten gainean kokatua. Barruan, burdina forjatuzko eskailera sistema bat da linternara igotzeko bidea.
Itsasargia olioz elikatzen zuten hasieran, eta gasez aurrerago. Geroago, elektrifikatu zuten, eta 1995etik aurrera automatizatua dago. Egungo sistema optikoak argi zuri bat emititzen du bost segundoan behin. 18 itsas miliatara ikusten da, eta ezinbesteko gida da pasabide arriskutsu horretatik igarotzen diren ontzientzat.
Itsasargitik metro gutxira, La Plate dorretxoa dago, La Petite Vieille izenez ere ezaguna. 1880an eraikitako dorre hau baliza osagarri bat da, eta farozainik gabe funtzionatzeko diseinatu zuten hasieratik. Granitoz eraikia hau ere, 9,50 metroko altuera du, eta uhaitz bereziki arriskutsu batean gainean eraikia dago. Kalte larriak pairatu zituen Bigaren Mundu Gerran, bonbardaketen ondorioz, baina gerora konpondu zuten, eta zutik jarraitzen du, itsasargiaren adiskide leial gisa.
Ez du linternarik edo optika konplexurik, baina radar seinale bat emititzen du, eta ikusizko erreferentzia bat da egunean zehar. Horrela, segurtasuna areagotzen du Frantziako kostalde atlantikoko eremu mugituenetako batean.

2025(e)ko irailaren 12(a), ostirala
Haurrentzako marrazki lehiaketa (2025)
Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.
Datorren larunbatean, irailak 20, 11:00etan, Irungo Pinudi parkean izango da. Izen-emateak 11:30ak arte izango dira.
Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak
Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…
Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira.

2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala
#farodeverano2025-eko irabazleak
Baditugu #farodeverano2025 lehiaketako hiru irabazleak!
Zorionak Eduardo Santos, Iñigo Aristizabal eta Araceli U-ri!
Ederrak zuen argazkiak Favàritx, Cap Ferret y Mojácar-en, hurrenez hurren.
Aurki itsasargien kontuak jasotzen dituzten opari bana jasoko duzue.
Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.

2025(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena
#farodeverano2025
Beste uda batez, eta zazpigarren urtez jarraian, #farodeverano argazki lehiaketa aurkezten dugu gure Elkartetik.
Bidali uda honetan ateratako zure argazkirik onenak! Lagunekin, familiarekin ... zuk nahi duzun bezala, baina hori bai, itsasargi batean egon eta argazkian atera behar zarete.
Nahi dituzun argazki guztiak bidal ditzakezu edo sare sozialetara igo eta gu izendatu (@faroseuskadi) #farodeverano2025 hashtag-a idatziz, abuztuaren 31 arte.
Jasotzen ditugun argazki guztien artean itsasargien kontuak jasotzen dituzten 3 opari zozkatuko ditugu.

2025(e)ko ekainaren 27(a), ostirala
Millierreko Itsasargia
Bretainiako itsasargietan barrena jarraituko dugu Tristan uharteko itsasargian utzi genuen ibilbidea.
Finistère-n kokatua, Cap Sizun-en iparraldean, Beuzec-Cap-Sizun udalerrian (48° 6′ 15″ N, 4° 27′ 54″ W), Millierreko itsasargia Frantziako kostan katalogatutako ia 150 itsasargietako bat da.
«Tan-ar-Millier» izenez ere ezaguna, Millier lurmuturreko amildegien ertzean dago, altuera apaleko aurri batzuek zedarritutako eremu batean. Itsas mailatik 34 metrora dago, farozainaren etxearen iparraldeko hormari datxekion dorre garai batean.
Harel de la Noë ingeniariak diseinatu zuen, eta Beg Léguerreko itsasargiaren anaiatzat har daiteke, garai bertsuan altxatu baitzuten Lannion ibaiaren bokalean faro hura.
Itsasargi forma klasikoa du, eta 12,60 metro luze, 7,10 metro zabal eta ia 7,50 metro garai da. Granito arruntez eraikia dago eta arbelezko teilatua du. Iparraldeko fatxadan, ezaugarri aski abangoardista eta ezohikoa dauka: dorre erdizirkular bat eta, haren barruan, 4 metroko diametrodun argia. Dorreak zinkezko teilatua du, tximistorratzez eta gezi biko haize-orratz batez hornitua. Faroaren kanpoko plataforma mentsula batzuen gainean jarria dago, eta burdina galbanizatuzko baranda dotore batek eusten dio, zeinak erdialdean obraren urtea daukan, eta beheko aldean zerrenda izarreztatu bat, apaingarri.
Eraiki zutenean, olioz elikatutako lanpara xume bat zen argiaren iturria. Geroago, 1965ean, elektrizitatea heldu zen. Lehentxeago, Bigarren Mundu Gerran, alemanek elementu optikoak erretiratu zituzten, eta itsasargia begiraleku gisa erabili. Sei farozain arduratu ziren itsasargiaz, txandaka, 1993ra arte, orduan automatizatu zuten eta. Gaur egun, urrunetik kontrolatzen dute, Bresten dagoen Operazio eta Esku Hartze Zentrotik. Argiak 19 kilometroko iritsiera du, eta bi koloreko argiak emititzen ditu, zuria eta gorria, txandaka, 6 segundoan behin.

Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)