Link castellano

2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena

La Vieille Itsasargia eta La Plate Dorretxoa

Bretainiaren Mendebaldeko puntan, Atlantikoa orroka dabil, eta Raz de Sein itsasarteko korronte beldurgarriak erronka latza dira marinel prestuenentzat ere. Bertan, bada, bi eraikin ospetsu altxatzen dira: La Vieille itsasargia eta La Plate dorretxoa Bikote banaezin honek ausardiaz egiten dio aurre itsasoaren indarrari, marinelak uhaitzen eta olatu erraldoien artean gidatuta.

La Vieille itsasargia 1887an amaitu zuten, bost urteko obra titanikoen ondoren, eta XIX. mendeko ingeniaritzaren harribitxi bat da. Aber-Ilduteko granito arrosa erabilita eraiki zuten, eta Bretainiako kostaldeko muturreko eguraldia jasateko diseinatu zuten. 27 metroko dorre oktogonala du, harkaitzean ainguratutako oinarri sendo baten gainean kokatua. Barruan, burdina forjatuzko eskailera sistema bat da linternara igotzeko bidea.

Itsasargia olioz elikatzen zuten hasieran, eta gasez aurrerago. Geroago, elektrifikatu zuten, eta 1995etik aurrera automatizatua dago. Egungo sistema optikoak argi zuri bat emititzen du bost segundoan behin. 18 itsas miliatara ikusten da, eta ezinbesteko gida da pasabide arriskutsu horretatik igarotzen diren ontzientzat.

Itsasargitik metro gutxira, La Plate dorretxoa dago, La Petite Vieille izenez ere ezaguna. 1880an eraikitako dorre hau baliza osagarri bat da, eta farozainik gabe funtzionatzeko diseinatu zuten hasieratik. Granitoz eraikia hau ere, 9,50 metroko altuera du, eta uhaitz bereziki arriskutsu batean gainean eraikia dago. Kalte larriak pairatu zituen Bigaren Mundu Gerran, bonbardaketen ondorioz, baina gerora konpondu zuten, eta zutik jarraitzen du, itsasargiaren adiskide leial gisa.

Ez du linternarik edo optika konplexurik, baina radar seinale bat emititzen du, eta ikusizko erreferentzia bat da egunean zehar. Horrela, segurtasuna areagotzen du Frantziako kostalde atlantikoko eremu mugituenetako batean.


Faro de la Vieille y la Tourelle de la Plate / La Vieille itsasargia eta la Plate Dorretxoa


2025(e)ko irailaren 12(a), ostirala

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2025)

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Datorren larunbatean, irailak 20, 11:00etan, Irungo Pinudi parkean izango da. Izen-emateak 11:30ak arte izango dira.

Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira.




2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala

#farodeverano2025-eko irabazleak

Baditugu #farodeverano2025 lehiaketako hiru irabazleak!

Zorionak Eduardo Santos, Iñigo Aristizabal eta Araceli U-ri!

Ederrak zuen argazkiak Favàritx, Cap Ferret y Mojácar-en, hurrenez hurren.

Aurki itsasargien kontuak jasotzen dituzten opari bana jasoko duzue.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.