Link castellano

2025(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

Mikrokontakizunen lehiaketa 2025

Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… gehienez 120 hitzetan. Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da.

Aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, zure asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dizugu, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.

Parte hartzeko, zure mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali: amigosfaroseuskadi@gmail.com, apirilaren 20 baino lehen.

Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira

Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da honako Oinarri hauek erabat onartzea.

Pentsatu desberdin, ihesi topikoetatik eta animatu!


Iturria: René Merino (@rene_estamal)

2025(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

ABABOR 2025

Itsasoa zure pasioaren parte bada, ABABOR 2025 ezin duzu galdu. 🌊⛵️🛳️

Martxoaren 28tik 30era, Ficoba itsas munduaren eta ur-kirolen topagune bihurtuko da, inspiraziozko hitzaldiekin, lehiaketa zirraragarriekin eta sektoreko erreferente handien parte-hartzearekin.

Esperientzia hau gurekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure Elkartea 1. pabiloiko stand batean egongo da, elkargune bat izango da eta itsasargien argazkiak partekatuko ditugu. Gainera, igandean, 16:00etan, hitzaldia emango dugu, "los cíclopes de la noche" izenekoa.

🎟️ Sarrera doan hemen

📍 Ficoba – Irun

🌇 Ficoban doako aparkalekua eta topo geltokia 50 metrotik gertu.

🌟 Adin guztientzako jarduerak eta egitarau berezia.

Zuerekin itsasoaren ospakizun handi honetan elkartzea gustatuko litzaiguke. Elkar ikusiko dugu ABABOR 2025ean!!