Link castellano

2024(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Holi txupinazoa eta jaia

San Migel auzoko jaietan honako jarduera hauek egingo ditu gure Elkarteak: Holi hautsekin txupinazoa eta Holi festa, Julian Sanchez parkean.

Biak irailaren 27an, ostirala, egingo dira, 18:30etan. Txupinazoa egingo dugu bakoitzak parte hartzeko aukeratzen duen hura eginez, alegia, puxikak zulatuz, koloretako hautsen kanoiez eta Holi hautsak botaz.

Galduko al duzu?




2024(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Haurrentzako marrazki lehiaketa (2024)

Sasoi honetan ohikoa den bezala, Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatzen du.

Datorren larunbatean, irailak 28, 11:00etan, Irungo Julián Sánchez parkean izango da. Izen-emateak 11:30ak arte izango dira.

Hiru kategoria izango dira:
A) 3-5 urte bitartekoak
B) 6-8 urte bitartekoak
C) 9-12 urte bitartekoak

Haurrek nahi duten teknika erabili ahal izango dute, alegia, pinturak, akuarelak, argizariak, arkatzak…

Parte-hartzaile bakoitzarentzat opari bat eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo dira.




2024(e)ko irailaren 2(a), astelehena

#farodeverano2024-ko irabazleak

Baditugu #farodeverano2024 lehiaketako hiru irabazleak!

Zorionak Leire Manzanos, Jon Astorquiza eta Xandra Montoyari!

Ederrak zuen argazkiak Ajo, Cabo de São Vicente eta Finisterren, hurrenez hurren.

Aurki itsasargien kontuak jasotzen dituzten opari bana jasoko duzue.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik.

Eta ez galdu Leireren bideoa, uda honetan itsasargi askotan egon baita.